Jatorria

Abelburuen lana oinarrizkoa eta ezinbestekoa izan da nekazaritza-munduan eta gaur egun ere horrela da: idiak laguntza ikaragarria ziren nekazal lanak egiteko garaian, portuetan itsasontzietan etortzen ziren materialak garraiatzeko, harrobietan eta meategietan materialak bagoietara eramateko, bai eta errepideen eta etxeen eraikitze lanetan ere. Idia izan da, beraz, duela nahiko urte gutxi arte, nekazaritzako eta harrobietako lan asko egiteko gauza izan den aberea, zamarako garraio arin eta azkarra suposatzen baitzuen. Soroak lantzeko lana ere abelburuen gain erortzen zen, bereziki idiaren gain, izan ere, animalia zintzoa, esanekoa, jasankorra eta indartsua baita.

Herri-kiroletako beste diziplina batzuetan bezala, soro eta harrobietako lanaren ondoren jabeen arteko erronkak sortzen hasi ziren eta idia animalia berezi bihurtu zen; hau da, nekazaritzako abereak eta zamabereak, idiak, lehian hasi ziren auzokideek elkarri desafioa botatzen ziotenean, beren idiak zein baino zein azkarrago eta trebeagoak zirela esaten hasi zirenean. Hori guztia egiaztatzeko, erronkak botatzen zizkioten batak-besteari eta lehiaren baldintzak arautu zituzten zorroztasun eta zehaztasun handiz.

Eskoriatzako nekazariak idi-parearekin (1900-1920) (Enrique Ginea).
http://www.euskomedia.org/galeria/E_878

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License