Gaur egun eratorritako kirola

1970eko hamarkadan sokatirak gorakada handia izan zuen Euskal Herrian. Gizonezkoen taldeak eta probak ugaritu egin ziren eta herri-txapelketak antolatzen hasi ziren. Hasierako sokatira-talde horiek esperientzia gabeak ziren eta ez zuten araudi, janzkera, teknika eta beste zenbait gairen inguruko ezagutzarik. Hala ere, aitzindari hauek Euskal Herriko sokatira goitik behera aldatu zuten ingelesen teknika eta lehiatzeko era imitatuz.

Hamarkada hartan izan zuten euskal taldeek lehenbiziko harremana nazioarteko sokatira taldeekin. Mutriku Sokatira Taldea zen 1970eko hamarkadan jaun eta jabe. 1972. urtean Markinan txapelketa egin zuten eta, aurreikuspen guztien aurka, Mutrikuk irabazi zuen. Txapelketa haren ondoren, euskal taldeek ingeles talde bat gonbidatu zuten, euskaldunen lurrak ezagutu zitzaten. Mutriku eta Markinak izugarrizko porrota izan zuten ingelesen teknika eta prestakuntzaren aurrean, baina haiengandik ikasi zuten.

Mutrikuren nagusitasuna 1980ko hamarkadaren hasiera arte luzatu zen. Une horretan agertu zen Nuarbe eta ia kategoria guztietan nabarmentzen hasi zen Azpeitiko sokatira taldea.

1980ko hamarkada amaieran emakume talde onak sortzen hasi ziren eta ligarik indartsu eta jendetsuenak 1990eko hamarkadaren hasieran izan ziren.

Urte luzez, Euskal Herriko talde eta selekzioak nazioartean eta Euskal Herrian lehiatu dira. Gaur egun, ordea, sokatira krisialdi larrian dago. 1990eko hamarkadan hasi zen krisialdia eta XXI. mendeko lehen urteotan areagotu egin da.

Sokatira Laukizen (Gontzal Garate Arrieta).
http://www.flickr.com/photos/gontzalgarate/7329718060

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License