Arauak
Harri bati laztabinarekin ahalik eta barrena-zulo gehien egitea da helburua, aurrez ezarritako zulo kopuru eta denbora tarte zehatz batean.
Harriaren ezaugarriak
- Kareharria edo antzeko gogortasuna daukan harri motaren bat erabiliko da.
- Txapelketa batean erabiliko diren harriak haitz beretik ateratakoak izango dira, eta ahal dela, antzeko datan ateratakoak.
- Zulatu behar den harri-azalerak ahalik eta tontor gutxien eduki beharko du, era horretan barrena-zuloen neurketa errazteko.
Froga
- Jokaldia. Ordu erdian (30 minututan) 10 zentimetroko zulo gehien egiten dituen taldeak irabaziko du.
- Taldeak botileroa eta harri-zulatzaile bat, bi edo hiruz osaturik egongo dira lehiaketa bakoitzaren arabera.
- Berdinketa gertatzen bada, talde bakoitzak bukatu gabe utzi duen zuloa neurtuko da eta zulorik sakonenak irabaziko du.
- Azken zuloa amaitu gabe gelditzen bada, haren zentimetroak zenbatuko dira.
- Talde bakoitzak bi laztabin izango ditu eta zuloa garbitzeko ura erabil dezake.
- Talde bakoitzak botilero bat edukiko du eta botilero horrek bi funtzio beteko ditu: batetik, ura sartzen du zuloetan (zuloa garbitzeko eta laztabina gehiegi ez berotzeko); bestetik, harri-zulatzaileen artean txandak antolatuko ditu.
- Talde bakoitzeko epaile bana egongo da.
- Botileroari zuloa amaituta dagoela iruditzen zaionean, epaileari deituko dio zuloa neur dezan. Epaileak 10 zentimetroko sakonera duela egiaztatzen badu, oniritzia ematen du eta talde horrek tanto bat lortu duela apuntatuko du.
- Botileroak zuloak garbi ditzake, baina ezin izango du ez zulatzailea ezta laztabina ere ukitu.
- Lehiaketan harri-zulatzaileren batek min hartuz gero, ezin izango dio beste batek ordezkatu.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License