Arauak
- Kirolariak ekitaldia bi hankak lurrean dituela hasiko du.
- Ekitaldiaren denbora ofiziala bi minutukoa izango da. Denboraz kanpo, kirolariak beste altxaldi bat egingo du, berdinketa egonez gero erabili ahal izateko. Altxaldi horretako denbora ere neurtuko da.
- Marka, bi minutuan egindako altxaldiek adieraziko dute.
- Kirolariak, fardoak erortzean hartzen duen abiadura erabil dezake ondoren berriz altxatzeko.
- Kirolariaren oinak ezin izango dira polearen perpendikularreko 3 metroko erradiotik atera.
- Altxaldi bat baliozkoa izan dadin, fardoak lurra jo beharko du, eta sokaren korapiloak polea. Altxaldia korapiloak polea jotzean izango da baliozkoa.
- Soka eskuetatik libre pasako da. Eskuak garbi egon beharko dute eta kirolariak ezin izango du gorputzeko beste atalik erabili.
- Polearen euskarria zurruna izango da, polea balantzaka hasi ez dadin (ez goitik behera, ez ezker-eskuin).
Fardoaren eta lanabesen ezaugarriak
- Lehiaketetarako fardoak 45 kilo izan beharko ditu. Hauek izango dira neurriak:
- Altuera: Gutxienezkoa 50 zentimetro / Gehienezkoa 60 zentimetro.
- Luzera: Gutxienezkoa 80 zentimetro / Gehienezkoa 90 zentimetro.
- Zabalera: Gutxienezkoa 45 zentimetro / Gehienezkoa 55 zentimetro.
- Soka, korapiloaren goiko aldetik hasita, 7 metroko bidea egiteko eran jarriko da polea (15 zentimetro gorabehera). Polearen kanpoaldeko diametroa 300 milimetrotakoa izango da gehienez eta barnealdekoa 200 milimetrotakoa gutxienez.
- Sokaren gutxieneko diametroa 30 milimetrotakoa izango da eta gehienezkoa 35 milimetrotakoa.
- Emakumeen lehiaketetan fardoak edo antzekoak 30 kiloko pisua izan beharko du. Polea, 5 metroko bidea egiteko eran jarri beharko da. Ekitaldiaren denbora ofiziala 2 minututakoa izango da.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License