Jarduera

Erantzun honako galdera hauei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

Artzain-txakurren lehiaketen oinarria...


... artzain batek artaldea zaindu eta gidatzean datza.

... artzain-txakur batek artzainaren agindupean artaldea zaindu eta gidatzean datza.

.... txakur batek artaldea zaindu eta gidatzean datza.


Artzain-txakurren lehiaketen jatorria ...


... artzantzan aurki dezakegu.

... abeltzaintzan aurki dezakegu.

... baserri giroan aurki dezakegu.


Noiz eta non antolatu zen lehenengo artzain-txakurren lehiaketa Euskal Herrian?


1955. urtean eta Oñatin.

1967. urtean eta Durangaldean.

1950eko hamarkadan Gorbea inguruan.


Zergatik antolatu zituzten artzain-txakurren lehiaketak?


aisialdirako

artzainen artean zeuden lehiak eta apustuengatik

txakurren hezkuntza hobetzeko


Zeintzuk hartzen dute parte Oñatiko Nazioarteko artzain-txakurren txapelketan?


arraza eta herrialde ezberdinetako artzain-txakurrek eta artzainek

herrialde ezberdinetako artzainek eta euskal artzain-txakurrek

Espainia eta Frantziako artzainek eta txakurrek


Euskal Herriko artzain-txakurren txapelketan zein txakurrek hartzen dute parte?


Artzain-txakurren arraza askok parte hartzen dute.

Euskal eta nazioarteko artzain-txakurren hainbat arrazek parte hartzen dute.

Euskal artzain-txakurren arraza batzuek bakarrik parte hartzen dute.


Zeintzuk parte hartzen dute Euskal Herriko artzain-txakurren txapelketan?


Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako, Nafarroako eta Iparraldeko txapeldunek.

Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako txapeldunek eta txapeldunordeek.

Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako, Nafarroako eta Iparraldeko txapeldunek eta txapeldunordeek.


Artzain-txakur lehiaketetako araudia...


... txapelketa edota erakustaldiaren araberakoa izaten da.

... berdina izaten da txapelketa edota erakustaldi guztietan.

...1979. urtean sortu zuen Gerediaga elkarteak.


Zer hartzen da kontuan artzain-txakurren lehiaketetan ariketak puntuatzeko orduan?


Azkartasuna da garrantzitsuena, artzainaren aginduak betetzeko txakurraren leialtasuna eta obedientzia ez da kontutan hartzen.

Azkartasuna eta artzainaren aginduak betetzeko txakurraren leialtasuna, ez da kontuan hartzen ardiei koska egitea.

Azkartasuna, artzainaren aginduak betetzeko txakurraren leialtasuna eta obedientzia eta ariketa guztiak ardiei koska eta zaunka egin gabe burutzea.


Zenbat euskal artzain-txakurren aldaera daude?


Euskal artzain-txakurren bi aldaera daude, Gorbeiakoa eta Iletsua.

Euskal artzain-txakurren aldaera bakarra dago.

Euskal artzain-txakurren bi aldaera dira nagusi, Gorbeiakoa eta Iletsua, baina beste batzuk ere badaude.


Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License