Jarduera

Erantzun honako galdera hauei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

Nola eutsi behar dio jokalariak sokari?


Esku-azpiak gorantz jarrita, soka beso azpitik pasaz eta besoak luzatuz. Oinak belaunen aurretik jarriko dira.

Esku-azpiak gorantz jarrita, soka beso azpitik pasaz eta besoak flexionatuz. Oinak belaunen parean jarriko dira.

Esku-azpiak gorantz jarrita, soka beso gainetik pasaz eta besoak luzatuz. Oinak belaunen aurretik jarriko dira.


Belarretako txapelketetan aritzen diren jokalariek zelako oinetakoak erabili behar dituzte?


Oinetako bereziak (inongo gehigarririk gabe).

Edonolako oinetakoak.

Kiroldegietan erabiltzen diren oinetakoak.


Arauen arabera sokaren ezaugarriak ondorengo hauek izan behar dira:


Soka 33,5 metro luze izango da gutxienez. Bere zirkunferentzia 12,5-14 zentimetro artekoa izango da. Sokak ez du korapilorik ez eskuetarako heldulekurik izan behar.

Soka 33,5 metro luze izango da gutxienez. Bere zirkunferentzia 10-12,5 zentimetro artekoa izango da. Sokak ez du korapilorik ez eskuetarako heldulekurik izan behar.

Soka 33,5 metro luze izango da gutxienez. Bere zirkunferentzia 10-12,5 zentimetro artekoa izango da. Sokak korapilo eta heldulekuak izan ditzake.


Sokatiraren historia...


... luzea da eta Euskal Herrian kokatu behar dugu, gero hemendik munduan zehar hedatu da.

... ez da hain luzea. Hala ere, mundu osoan zabalduta egon da. Tradizioz mantendu da eta herri arteko lehia moduan gauzatu izan da.

... luzea da eta mundu osoan zabalduta egon da. Mendez-mende tradizioz mantendu da eta herri arteko lehia moduan gauzatu izan da.


Arauek diotenaren arabera, sokatirako taldeak...


... 8 jokalariz osatuak egongo dira eta jokalari batek min hartuz gero gainerako 7 jokalariek lehian jarraitu dezakete.

... 8 jokalariz osatuak egongo dira eta jokalari batek min hartuz gero gainerako 7 jokalariek ezin dute lehian jarraitu.

... 8 edo 4 jokalariz osatuak egongo dira eta jokalari batek min hartuz gero gainerakooek ezin dute lehian jarraitu.

Hau da Euskal Herriko sokatiraren jatorria...

... arrantzaleek portuetan egiten zuten lana eta herrietako gizonen arteko erronkak.

... garai batean eraikuntzak egiteko soken erabilera eta herrietako gizonen arteko erronkak.

... arrantzaleek portuetan sareak egiteko lana eta herrietako gizonen arteko erronkak.


Lehiaketetan taldeak ... arabera sailkatzen dira:


pisuaren (480 kiloraino, 520 kiloraino, 560 kiloraino, 600 kiloraino...)

partaide kopuruaren (8 partaide, 6 partaide, 4 partaide...)

kategoriaren (Senior 18 urtetik aurrera, Junior 15-18 urteen artean...)


Euskal Herrian sokatira ...


... zelten zibilizazioaren eraginarekin lotzen da.

... erromatar zibilizazioaren eraginarekin lotzen da.

... greziar zibilizazioaren eraginarekin lotzen da.


Sokatira-lehiaketetan talde bakoitzak tiraldi bakoitzean arauak hautsiz gero...


... bi abisu jasoko ditu kanporatua izan aurretik.

... abisu bakarra jasoko du kanporatua izan aurretik.

... hiru abisu jasoko ditu kanporatua izan aurretik.


1970eko hamarkadan sokatirak gorakada handia izan zuen Euskal Herrian. Aitzindari hauek ... teknika eta lehiatzeko era imitatu zituzten.


Ingalaterrako taldeen

Eskoziako taldeen

Irlandako taldeen


Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License