Glosategia
A
- Abelgorri: abere moten artean larriena; etxe-ugaztun hausnarkaria, ilea motza eta latza, eta adarrak aurrerantz dituena (Bos taurus).
- Ahari: ardiaren arra, adar biribilkatuak dituena.
- Ahurra (esku-ahurra): eskuaren barneko aldea, eskumuturretik hatzetaraino hedatzen dena, bereziki eskua ixten denean eratzen duen hutsunea.
- Aizkora: zura eta kidekoak ebakitzeko erabiltzen den lanabesa. Burdinazko xafla laun aho-zorrotz eta begidun batez, eta begian finkatzen den zurezko gider edo kirten batez osatua dago.
- Akuilari: demetan, idia akuilatzen duen laguna.
- Akuilu: makila luze eta buru-eztenduna, gurdi-abereei eragiteko erabiltzen dena.
- Altxaldi: zerbait altxatzen edo jasotzen den aldi bakoitza.
- Apustu: dirua tartean dela egiten den norgehiagoka.
- Arraun: edozein materialeko (batez ere zurezko) haga, luzea eta buruzabala, eskuz eraginda ontzia mugitzeko edo zuzentzeko erabiltzen dena.
- Artaburu: artoaren burua.
- Artegi: artaldea gordetzen den esparrua.
- Asto: ekidoen familiako ugaztun perisodaktiloa, zaldiaren antzekoa baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza, zama-abere modura erabiltzen den.
B
- Balantza: pisatzeko tresna, alde batera edo bestera makur daitekeena.
- Bara: ik. Nardai.
- Birlo: ik. Txirlo.
- Bisera: ingude-altxatze probetako goiko xafla.
- Bolatoki: bola-jokoan aritzeko instalazioa.
- Botilero: herri-kiroletan, kirolariaren aholkulari edo laguntzaile moduan aritzen den pertsona.
- Burdinola: burdin minerala landu eta burdina lortzen zen antzinako lantegia.
D
- Dema: ik. Apustu.
- Demarri_: ik. Probarri.
E
- Egur-ikatz: zuraren errekuntza burutugabearen emaitza den ikatza.
- Enbor: zuhaitz eta zuhaixketan, sustrai eta adar nagusien artean gertatzen den zurtoinaren zatia. Enbor-zati ebakia. Aizkolaria, enborraren gainean zutik.
- Endaitz: goldeek eta gurdiek aurrealdean, bertan lor-abereak lotzeko, duten haga-modukoa.
- Epaile: arautegia bete dadin eta lehiaketa zuzentzeko ardura duen pertsona.
- Errementari: metalak, batez ere burdina, lantzen dituen pertsona.
- Erretxina: zenbait landareren jariakin garden edo zeharrargitsuen izen generikoa. Airearekiko kontaktuan solidotu edo loditu egiten dira.
- Estoke: ziabogetan bira emateko erabiltzen da eta beste arraunak baina motzagoa da.
- Estropada: itsasontzien arteko norgehiagoka.
- Estropu: arrauna toletean lotzeko erabiltzen den sokaz eginiko uztai txikia.
- Euskal artzain-txakur: Euskal Herriko txakur arraza bat da, ardiak eta ganadua zaintzeko erabilia. Garai batean Euskal Herri guztian barrena zabalduta, soilik azken hamarkadetan hasi da arrazaren kontserbazioan eta hautaketan lan egiten.
- Ezpal: aizkoraz edo bestelako tresna batez egurra edo zura moztean gertatzen den zatia.
F
- Fardo (lasto-fardo): bildu eta estututako lasto multzoa.
- Ferra: metalezko arku-moduko txikia, zamariei eta abelgorriei apoen babesgarri ezartzen zaiena.
G
- Gerribuelta: aizkora probetan erabiltzen diren enborren perimetroa. Adibidez, kanaerdiko enborrak 125,2 zentimetroko gerribuelta eta 39,8 zentimetroko diametroa ditu.
- Girgilu: abereen oinak estekatzeko erabiltzen den metalezko tresna, kate batek lotzen dituen bi uztai-modukok osatua.
- Gurtaga: gurdiaren ardatza, bi gurpilak elkartzen dituena.
H
- Harri biribil: ik. Harri esferiko.
- Haga: zurezko atal zuzena, luzea eta mehea, eskuz erabil daitekeena.
- Harri errektangular: ik. Harri laukizuzena.
- Harri esferiko: harri-jasotzean erabili ohi den esfera edo biribil formako harria.
- Harri kubiko: harri-jasotzean erabili ohi den kubo formako harria.
- Harri laukiluze: ik. Harri laukizuzen.
- Harri laukizuzen: harri-jasotzean erabili ohi den lau alde luzeenak laukizuzenak eta oinarria eta goiko aldea karratuak dituen prisma erregularra.
- Harri zilindriko: harri-jasotzean erabili ohi den zilindro formako harria.
- Harrobi: harria, bereziki eraikuntzarako, ateratzen den tokia.
I
- Idi: abelgorri ar heldu zikiratua, lanerako erabiltzen edo haragitarako hazten dena.
- Ikazkin: egur-ikatza egiten duen pertsona.
- Iltze: ik. Plaza.
- Ingude: burdinazko blokea, goiko gainazala tenplatua duena, eta oinarri baten gainean finkatuta burdina eta metalak bertan joz lantzeko erabiltzen dena.
J
- Jaikialdi: ik. Altxaldi.
- Jasoaldi: ik. Altxaldi.
- Jokaleku: jokatzeko lekua.
- Junior: zenbait kiroletako adin-kategoria, senior kategoriaren azpikoa. Kirolaren arabera adin-tartea aldatu egiten da, baina ohizkoena 17-19 urte bitartekoa da.
K
- Kale: espazio edo luzera jakin bat bete behar den kiroletan lehiakide bakoitzak bertatik irten gabe jarraitu behar duen bidea.
- Kanaerdiko: 125,2 cm-ko gerribuelta eta 39,8 cm-ko diametroa dituen enborrari esaten zaio. Aizkolari-probetan erabiltzen den enbor-tamainetako bat da.
- Kanako: 250,4 cm-ko gerribuelta eta 79,7 cm-ko diametroa duen enborrari esaten zaio. Aizkolari-probetan, oinbeteko, kanaerdiko eta oinbikoekin batera, erabilienak dira.
- Kareharri: nagusiki kaltzio karbonatoz (pisuaren edo mikroskopioan neurturiko azaleraren % 50 baino gehiago) osaturiko arroka sedimentarioa.
- Kontrabando: debekaturik dauden edo dagokien aduana-zerga ordaindu ez duten salgaiak inportatu edo esportatzea; delako salgaia bera.
- Kontza: pibota, gurdia loturik dagoen tokia.
L
- Latx: ardiez mintzatuz, Euskal Herriko mota, ile arrunta duena.
- Laztabin: harria zulatzeko esku-erreminta.
- Lehia: ik. Apustu.
- Lokotx: aleak kendu zaizkion artaburua.
M
- Mando: zaldia eta astemea edo behorra eta astarra gurutzatzearen ondorio den animalia sendo eta indartsua, antzua izaten dena.
- Meatze: mineral erabilgarriak erauzten diren tokia, atari zabalekoa zein lurpekoa.
- Milia: Nazioarteko itsas milia edo milia. Itsaso nahiz aireko distantzietarako luzera-neurria, 1.852 m-ren baliokidea.
- Motozerra: motore batek higiarazten duen zinta-zerraz osatutako tresna, eskuz erabiltzen dena.
- Mugalari: estatu edo herrialde batetik besterako muga klandestinoki iragan nahi dutenei gidatu eta laguntzen diena.
N
- Nardai: mutur bat uztarriari lotzeko eta bestea katez proba-harriari lotzeko erabiltzen den egur-zatia.
O
- Oinbete: 83,5 cm-ko gerribuelta eta 26,6 cm-ko diametroa duen enborrari esaten zaio. Aizkolari-probetan erabiltzen den enbor-tamainetako bat da.
- Oinbiko: 166,9 cm-ko gerribuelta eta 53,1 cm-ko diametroa duen enborrari esaten zaio. Aizkolari-probetan erabiltzen den enbor-tamainetako bat da.
- Ontza: luzera-neurri zaharra, oinaren hamabirena (hots, 23 mm inguru) balio duena, gaur egun batez ere enborren lodiera neurtzeko erabiltzen dena.
- Orga: bi edo lau gurpileko ibilgailua, zamak eramateko erabiltzen dena eta zaldiek, idiek... higiarazten dutena.
P
- Pago: fagazeoen familiako zuhaitz hosto galkorra, adaburu trinkoa, enbor zuzena eta begi luze eta zorrotzak dituena. Hostoak txandakatuak, eliptikoak eta gaztetan iletsuak dira. Fruitua pagatxa da. Baso handiak osatzen ditu klima heze eta epeleko tokietan.
- Palanka: puntu batean bermatuta haren inguruan biratzen den burdinazko barra, gauza pisuak jasotzeko edo higitzeko erabiltzen dena. Palanka-jokoan erabiltzen den burdinazko barra.
- Patroi: estropadetan, traineru edo ontzi txiki bateko burua.
- Plaza: idi-dema, gizon-proba, eta beste herri-kirol batzuetan norantza berean egiten den ibilbide-tartea (proba egiten den tokiaren arabera, distantzia desberdina da).
- Popa: txopa. Ontziaren atzeko muturra.
- Proba: dema, norgehiagoka, lehiaketa.
- Probaleku: probak, bereziki idien artekoak, egiteko leku egokitua.
- Probarri: idi-deman herrestaka eramaten den harria.
S
- Sarde: batik bat nekazaritzan erabiltzen den lanabesa, kirten luzea eta burdinazko hortz zorrotz eta luzeak dituena.
- Senior: junior kategoriako (17-19 urte) muga gainditu eta oraindik beterano izatera iritsi ez den kirolariaz esaten da.
T
- Tanda: taldea, multzoa, saldoa.
- Toleta: arraunei eusteko ontziaren karelean dagoen ziri zilindrikoa.
- Tosta: txalupetan istriborretik ababorrera doan ohol horizontal finkoa. Arraunlariak bertan esertzen dira.
- Trontza: zuhaitz-enborrak bi lagunen artean ebakitzeko, alde banatan heldulekuak dituen zerra handia.
- Tupin: metalezko ontzia, estalkiduna, eskuarki esnea gordetzeko erabiltzen dena.
- TWIF: Nazioarteko Sokatira Federazioa.
- Txinga: herri-kiroletan, helduleku batzuetatik heldurik esku banatan eramaten den metalezko pisua.
- Txirlo: bola-jokoan, zutik jartzen diren zurezko pieza bakoitza.
U
- Uztarri: zurezko pieza, idi- edo behi-pareari, lotu edo uztartzeko, buru gainean ezartzen zaiona.
X
- Xistera: pilota-jokoan aritzeko tresna, eskuari lotzen zaion saski estu eta luze baten modukoa.
Z
- Zaku: arpilaraz, oihalez, paperez edo beste hainbat materialez egindako zorro-antzeko gehienetan handia eta laukizuzen-formakoa, eskulekurik gabea eta muturra tolestuz edota lokarriz ixten zaiona. Materiala gordetzeko edota garraiatzeko erabiltzen da.
- Zerra: material gogorrak ebakitzeko erreminta, ertzean hortz-sail bat duen altzairu tenplatuzko orri- edo disko-formakoa.
- Ziaboga: arraun-untzia biratzeko alde bateko arraunlariek ziatzea eta bestekoak bogatzea; delako eragiketa egiten den estropada-eremuko tokia.
- Zildai: abereari jartzen zaion burdinazko lepokoa.
- Zirga: sareei eta itsasontziei lehorretik tira egiteko balio duen eta beste hainbat erabilera dituen soka lodia.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License