Arauak

  • Ibilbidea 80 metroko laukizuzen bat izango da edo txingetarako erabiltzen den berdina.
  • Probak ez du denbora-mugarik izango.
  • Proba zozketa bidez eratuko da.
  • Parte-hartzaileek ez dute eskuetan inolako produkturik erabiliko. Parte- hartzaileren batek iruzurra nabarmen eginez gero, kanporatua izango da, aurrez abisurik eman gabe.
  • Ontzi-pare guztiak epaileei aurkeztu beharko zaizkie, proba hasi aurretik, horrela epaileek ontziok egiaztatzeko aukera izan dezaten.
  • Proba hasteko agindua epaileak emango du.
  • Ontzi-parea eskuetatik zintzilik egon beharko da beti, ezin izango da gorputzeko beste atalen batean sostengatu. Sostengatzeak, kanporatzea ekarriko luke.
  • Jokalariaren ekitaldiaren neurketa, lurra jo duen lehenengo ontziaren hasieran egingo da.
  • Behin ekitaldia bukatutakoan, antolakuntzakoek, irteera-puntura eramango dituzte ontziok.

Ontzien ezaugarriak

  • Ontzi bakoitzak 41 kilo izango ditu.
  • Ontziek 20 litroko bolumena izango dute.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License