Arauak

Egurraren ezaugarriak

  • Normalean enborrak pago-enborrak izango dira (ez bada, bestelako zuhaitz-enborrak erabiliko direla aurrez esaten), eta jokalekura azal eta guzti ekarriko dira.
  • Enborrak garbi egongo dira apusturako inongo koska, pitzadura eta akatsik gabe, eta azala kendua izango dute.
  • Enborrek berriak izan beharko dute, berdeak.
  • Enborren luzera eta gerribuelta, behin enborrak jarri ondoren, honako hauek izango dira:
    • Enborren gerribuelta:
    • Enborren luzera: 60 zentimetrokoak izango dira, bai etzanda daudela, bai zutik.
    • Enborrak gehiegi obalatzea saihesteko, gerribueltan % 6ko tolerantzia onartuko da, bai beherantz, bai gorantz.
Ontzatan Metrotan
36" 0,835
45" 1,043
54" 1,252
60" 1,391
72" 1,669
80" 1,855
108" 2,504
  • Enborrak prestatzen direnean, hauek leun eta ezpal askerik gabe utziko dira.
  • Enborrak, Federazioari aurkezten zaizkio proba baino 24 ordu lehenago. Enborra ez bada onartzen, 6 orduko epea dago ordezkatzeko
  • Egurra ohi bezala ekarri beharko da plazara. Enborrok ipurdian marka ezabaezin bat izango dute.
  • Etzanda dauden enborrak neurri jakin batean ebaki beharko dira. Zutik daudenak, bitan.
    • Bai etzandako ebaketan, bai zutikakoan, ebaketen arteko distantzia 2,5 zentimetrokoa izango da gehienez.

Zerraren ezaugarriak

Metalezko zerra luze bat da, 1,50 metro luzerakoa gutxi gorabehera. Gaur egun, trontzalari guztiak Ameriketako lanabesekin lehiatzen dira. Trontza horrek beste trontzek baino hortz handiagoak ditu; mugitzeko zailagoa da, baina behin erritmoa hartuz gero, askoz ere bizkorrago mozten du.

Euskadiko txapelketan eta Lurraldetako txapelketetan mozketa hauek egiten dituzte:

  • Gizonezkoetan egin beharreko lana hau da:
    • Goitik beherako 5 ebaketa, 60 ontzako enborretan (enborra etzanda dagoela).
    • Ezkerretik eskuinerako 6 ebaketa, kana-erdiko enborretan (enborra zutik dagoela).
    • Goitik beherako 6 ebaketa, kana-erdiko enborretan (enborra etzanda dagoela).
    • Goitik beherako 5 ebaketa, 60 ontzako enborretan (enborra etzanda dagoela).
  • Emakumeetan berriz, txapelketetan 45 ontzako enborretan 10 ebaketa egin beharko dira.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License