Gaur egun eratorritako kirola
Bola-jokoaren garairik hoberenak XIX. mendearen azken hamarkadak eta XX. mendearen hasierako hamarkadak izan ziren. Esan daiteke urte horietan Euskal Herriko txoko askotan bolatoki bat zegoela.
Landa-eremuetako emigrazioak eta aisia-ohituren aldaketak (futbolak urte gutxitan hartu zuen indarrak) ekarri zuen bola-jokoaren gainbehera. Eguneroko jokoa izatetik egun berezietan eta herriko jaietan bakarrik jokatzera pasa zen. Gaur egun bizirik dirauten bolatoki gehienak landa-esparruetan daude, herriko elizaren ondoan. Urte gutxian, herriko jaiei loturiko kirol bat izatera pasa zen.
Gaur egun, garai batean jokatzen ziren modalitateak ia desagerturik daude Euskal Herrian eta, berriz, kanpotik sartu diren aldaera berriak indarra hartzen ari dira.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License