Arauak

  • Plaza edo jokalekuaren alde batean parte-hartzaile bakoitzeko saski bat jarriko da. Otarra guztiak berdinak izan behar dute, 40-50 zentimetroko altuera eta diametrokoak.
  • Lokotxen neurriak hauek izango dira: 14 eta 20 zentimetro bitarteko luzera. Biribilak badira, 2,5 eta 3 zentimetro bitarteko diametroa izango dute, eta laukiak badira, 2,5 eta 3 zentimetro bitartean neurtuko dute alderik alde.
  • Saskitik 1,25 metrora lehen lokotxa jarriko da, handik 1,25 metrora bigarrena, eta horrela behin eta berriz, 25 lokotxetaraino.
  • Jokoa 50 lokotxetakoa bada, lokotx bakarra jarri beharrean bi jarriko dira. 75ekoa bada, hiru jarriko dira eta 100ekoa bada, 4 lokotx.
  • Parte-hartzaile bakoitzak lokotx guztiak banan-banan sartu behar ditu saskian. Lokotx bat saskian sartu ez bada, jokalariak ezingo du hurrengoa jaso.
  • Parte-hartzaileren batek nahigabe, aurreko lokotxa sartu gabe berri bat saskira sartuz gero, epaileak zigortu egingo du: sartu ez duen lokotxa lehen zegoen lekutik 1,25 metrora jarriz.
  • Parte-hartzaileak nahi duen ordenan bil ditzake lokotxak.
  • Oro har probak 50 lokotxetakoak izango dira.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License