Jatorria eta gaur egun eratorritako kirola
Euskal Herrian, idiez gain, beste animalia batzuekin ere egin izan dira arraste-probak; hala nola, zaldiarekin eta astoarekin. Baina, idi-probekin aldenduz gero, proba horiek askoz ere oihartzun txikiagoa izan dute eta pisu gutxiagoko harriak erabili izan dira. Animalia horiek baserritarrarentzako osagarri bikaina izan dira garraiorako, nekazarien lanak egin eta zamak eramaten laguntzeko.
Idiak nekazaritza- eta harrobi-lanetan laguntzaile izan diren bezala, astoak edo mandoak erabili izan dira zamarako. Zaldia distantzia luzeetarako erabili izan da, baita garraio arin eta azkarretarako ere. Halaber, mendiko bide zailetan astoak eta mandoak ongi mugitzen ziren, baina soroak lantzea abelgorrien lana zen, bereziki idiarena, izan ere, animalia zintzoa, esanekoa, jasankorra eta indartsua zen.
http://www.flickr.com/photos/luistxo/2256551065
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License